

Zabalburu Ikastetxea ikastetxeen kategorian saritu dute, “Tearen ordua” proiektuagatik. Te-poltsa baten osaera organikoa eta klima-efektuan duen eragina aztertu dituzte.
Batxilergoko 1. mailako 16 eta 18 urte bitarteko 90 ikaslek hartu dute parte proiektu honetan. Epaimahaiak diziplina anitzeko, lankidetzako eta berrikuntzako proiektua delako aukeratu du ekimen hau, ingurumenaren iraunkortasuna, ahalegina, erantzunkidetasuna, elkartasuna, ilusioa eta partaidetza balioekin zuzenean lotuta.
Ikasleen inplikazioa bilatzen da, modu proaktiboan parte har dezaten, ingurumena zaintzen eta, aldi berean, pentsamendu kritikoa sustatzen.
Noticia Ayuntamiento de Bilbao
