2014ko otsailaren 7an, ostiralean, Arantza Aurrekoetxea Hezkuntzako sailburuordeak eta Begoña Garamendi Berrikuntza Pedagogikoko zuzendariak gure ikastetxea bisitatu zuten, gure ikasgeletan Ikaskuntza Kooperatiboa nola ezarri den ezagutzeko. Aipatutako pertsona ospetsuekin batera, honako ikastetxe hauetako zuzendariak ere izan ziren bisitan: Urkide Ikastetxea (Gasteiz), San Pelayo Ikastetxea (Ermua), Colegio Vizcaya (Zamudio), Colegio El Regato (Barakaldo), Azkorri Ikastetxea (Getxo), Colegio Zabalburu (Bilbo), Colegio Trueba (Artxanda), Colegio Basauri eta San Patrick ‘s English School (Donostia).
Bisitaren lehen zatian, Ikaskuntza Kooperatiboaren metodologia berritzailearen oinarri teorikoak, prestakuntza eta ezarpena eta jarraipena aurkeztu ziren.
Ondoren, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako gela batzuk bisitatu zituzten, eta zuzenean egiaztatu ahal izan zuten metodologiaren aplikazioa eskoletan.