Kooperatiba federatu bakoitzaren garapen indibidualerako esparru mesedegarriena sortzea, balio erantsiko ekarpenaren bidez, interes komuneko proiektuak garatzen lagunduz, bai beren interesak negoziazio-instantzi bai foroetan ordezkatuz ere, elkartutako kooperatiben arteko baterako lana sustatuz.
- Kooperatiba elkartuen artean erreferentziazko organoa izatea, alderdi hauetan:
– Ordezkaritza, defentsa eta laguntza
– Kohesioa, ikaskuntza eta berrikuntza
– Erakunde- eta gizarte-baliabideak sustatzea eta eskuratzea
– Kudeaketa aurreratuaren eredua, konpromisoa, legezkotasuna, kaudimena, gizarte-erantzukizuna eta lankidetza
- Euskal kooperatiba-mugimenduak egiten dizkion eskakizunei erantzutea, batez ere irakaskuntzari, administrazioei, parte hartzen duen erakundeei, EAEko gizarte-eragileei eta, oro har, gizarteari.