David Sousaren arabera, “Irakaslea da ikaslearen garapenean giltzarria; horregatik, zenbat eta ezagutza handiagoa izan garunak nola funtzionatzen duen, orduan eta profesionalagoa eta eraginkorragoa izango da”.
Azken urteotan aurrerapen nabarmenak izan dira garunaren funtzionamenduari buruzko ikerketan; zehazki, ikaskuntzetan eta harremanetan esku hartzen duten prozesuetan. Horiek ikaskuntza erraztuko duten eta gure ikasleen burmuinari errendimendu handiagoa emango dioten hezkuntza-sistemak diseinatzen lagun dezakete.
Haur eta nerabeek beren denboraren laurdena inguru hezitzaileetan murgilduta igarotzen dute. Hain zuzen ere, horregatik, hezkuntzak, hau da, irakaskuntza-ikaskuntzak, neurozientziaren ekarpenak hartu behar ditu kontuan.
Horretaz asko daki neurodidaktikak, egitura neuronalen, kognizioaren eta irakasteko eta ikasteko estrategien arteko harremanak aztertzeko jaio baita. Horri gehitzen badiogu irakasleen, ikasleen eta haien familien hazkunde emozionalaren garrantzia, eta gune emozionalak azpimarratzen baditugu irakasteko eta ikasteko prozesurako funtsezko elementu gisa, “Gure ikaskuntzaren giltza” aurkituko dugu, jarraian aurkezten dugun Neurohezkuntzako Jardunaldi honek aipatzen duen titulua: