

Iturri Kultur Etxean erakusketa berri bat dago ikusgai azken egunotan. Erakusketa berezia da gainera, Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxeko bigarren DBHko ikasleek egindakoa, hain zuzen ere.
Lau maketaren bidez, Lourdesko Ama ikastetxeko ikasleek Erdi Aroan Elorrio nolakoa zen erakusten diete herritarrei. Ikastetxetik jakinarazi dutenez, lehen maketak Elorrio eta inguruak irudikatzen ditu. Bigarrenak herriaren erdigunea eta kaleak dira, hirugarrenak garai hartako herriko etxe bat eta azken maketak dorretxe bat.
