Odisea bMaker2021 sariak Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen laguntzen duten ikastetxeen proposamen onenak saritzen ditu. “Gelako airea berritzea” proiektuarekin Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek (maketaren piezen eta altzarien 3Dko diseinua eta inprimaketa) eta DBHko 3. mailako ikasleek (robotika) parte hartu dute. Zorionak!