Joan den martxoaren 25ean, Urkideko Legokide 1 taldeak First Lego League-ren (FLL) fase estatalean parte hartu zuen, Cartagenan (Murtzia) ospatu zen Superpowered, energia eta bere zikloaren erronkarekin. Baloreen LEHEN saria lortu zuen, eta, horri esker, Marrakechen egingo zen munduko faseko egoitza batera joateko gonbidapena jaso zuten.
Maiatzean Marrakexen lehiatuko dira. Urkideko taldea 11 eta 16 urte bitarteko hamaika ikaslek osatzen dute. Bi modalitatetan lehiatuko dira: robotika eta proiektu zientifikoa