Ikasgiltzak Eskola Bikaina denontzat parte hartzen du

Ikasgiltza oratoria erronka
3 ekaina 2025
Ikasgiltza Holandarako bidaian Konfekoop Irakaskuntzarekin
9 urria 2025

Ikasturtearen hasierarekin batera, Eusko Jaurlaritzak Eskola Bikaina Denontzat jarri du abian, hezkuntza sistema inklusiboagoa, bidezkoagoa eta kalitatezkoagoa lortzeko elkarrizketa eta lan mahaia.

Foro honek hezkuntza arloari lotutako 50 eragile inguru biltzen ditu: Euskadiko administrazio publikoak, alderdi politikoak (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu eta PP), sektoreko sindikatuak (LAB, UGT, CCOO, Interinoak), unibertsitateak, gizarte erakundeak eta itunpeko irakaskuntzako patronalak, horien artean Ikasgiltza, Kristau Eskola, AICE, EIBE, Elizbarrutia eta Ikastolen Elkartearekin batera.

Lehen saio horretan parte hartu dute, besteak beste, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak, Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko Zuzendaritzak, Hezkuntza Politiketako, Administrazio eta Zerbitzuetako, eta Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordetzek. EUDEL, Biltzen, Euskadiko Eskola Kontseilua, Hezkuntza Ikuskaritza eta Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI) ere bertan izan dira.

Adostasunerako eta etorkizun partekaturako gunea

Eskola Bikaina Denontzat taldeak ikasturte osoan zehar lan egingo du helburu argi batekin: hezkuntza-sistema eraldatzea ahalbidetuko duten neurri iraunkor eta errealistak adostea, eskola-segregazioa murriztuz, emaitzak hobetuz eta ikaskuntzaren kalitatea eta eraginkortasuna indartuz.

Comparte esta entrada en tus redes sociales
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on print
Print
Share on email
Email
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp
Área Privada
error: Contenido protegido