
Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltel Fundazioak antolatuta, ingurune digitalean haurrak eta nerabeak babesteari buruzko jardunaldi bat egin da Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan.
Jardunaldiaren helburua da erakunde publikoen, hezkuntza-komunitatearen, familien, sektore teknologikoaren, gizarte-eragileen, unibertsitateen eta gazteen arteko elkarrizketa-gune bat sortzea, ingurune digital segurua, osasungarria eta errespetuzkoa sustatzen duten irtenbideetan aurrera egiteko.